Lanbide Heziketako ia ikasle nafar guztiek, Lantokiko Prestakuntzako (LP) modulu zaharrari zegokion prestakuntza-aldi bakarra egiteke zeukatenek, dagoeneko egin dituzte praktikak enpresetan, gaur egun egiten ari dira, edo urtarrilean hasiko dituzte praktikak hautatutako enpresetan, eta dagozkien altak jakinarazi dira EDUCA aplikazioaren bidez, Gizarte Segurantzari jakinarazteko. LHko sistema publikoko 500 ikasle inguruko multzoa da.








