Osasun Departamentuak herritarrei azpimarratu die Iruñeko San Martin Doktore Zentroan (lehengo Solchaga Jenerala) ez dagoela etengabeko eta premiazko arretarik 08:00etatik 15:00etara, sor litezkeen ezinbesteko larrialdietan izan ezik. Ordutegi horretan, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko hainbat espezialitatek kontsulta programatua igarotzen dute eraikin horretan, goizeko lanaldi arruntean.








