Gazteak Lankidetzan: nazioarteko boluntariotzaz gain, lan aukera bat Nafarroako gazteentzat

0

Tinduf. Errefuxiatu sahararren kanpalekuak. Lucia Reviriegok Saharako bulegoko lankideekin baieztatzen du laguntza humanitarioko kamioientzako ordezko materialak erosi dela. Rabuniko garraio-basean dago, eta Mugarik Gabeko Langileen eta Teknikarien Elkartea (ATTSF) Nafarroako GKEak jarduten du bertan. Tuterako gazteak irailetik darama Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialen Gazteak Lankidetzan bekan parte hartzen. «Erasmus bat egitera nindoan, baina azken unean irakasle batek beka hauei buruz hitz egin zigun eta probatzea erabaki nuen. Irailetik hona nabil hemen eta konturatu naiz lankidetza asko gustatzen zaidala «.