Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Leixuri Arrizabalagak BizkaIdatz literatur lehiaketaren hamazazpigarren edizioko sariak banatu ditu gaur arratsaldean Foru Liburutegian.
‘Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da’ leloa duen lehiaketa honekin Aldundiaren helburua da bizkaitarren artean literatur sorkuntza sustatzea eta bultzatzea.
Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Oihane Amantegi Uriarte, Borja Alonso Vaamonde eta Gonzalo Arranz Ayala izan dira. Lehen saria Miren Estibaliz Vivanco Ramirezek jaso du «Ahmed gaztea eta pari-banu maitagarria» lanarengatik; bigarrena Oskar Gaztelu Bilbaok «SINMURGH!» lanarengatik eta, azkenik, Francisco Javier Gimenez Sasietak hirugarren saria jaso du «Alepoko gizona» lanarengatik.
Gaztelaniazko modalitatean, berriz, Javier Ibarrola Altuna, Vanesa Lara Costa eta Enrique Martínez-Inchausti Portu izan dira epaimahaikideak. Horrela, lehen saria Maria Nieves Gómez Gonzálezentzat izan da, «Mañana en mi casa» lanarengatik; bigarren saria Ander Romay Marcosentzat izan da, «33 1/3» lanarengatik, eta, azkenik, Silvia Garcia Martinezentzat, «Mañana en mi casa» lanagatik.
Lehen saria 2.000 eurokoa da, eta diploma egiaztagarri bat, 750 euro eta diploma bat bigarrenarentzat, 250 euro eta diploma egiaztagarri bat hirugarrenarentzat, modalitate bakoitzean. Gainera, egun horretan banatu da kontakizun guztien argitalpen berria.
Kontakizun jarraituak
Parte-hartzaileek kontakizun bat idatzi behar zuten, idazleek (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) proposatutako bi istorioen hasierei jarraipena emateko, betiere proposatutako kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteatutako egoeretara egokitzen baziren. Edizio honetan, Oihane Amantegiren «Aldiro liburu bat», euskarazko modalitatean, eta Javier Ibarrolaren «Mañana en mi casa», gaztelaniazko bertsioan, izan dira lehiaketaren hasierako kontakizunak.
2008an sortu zen BizkaIdatz literatur lehiaketa, bizkaitarren talentua eta literatur sorkuntza suspertu, bultzatu eta sustatzeko eta ondoren zabaltzeko.








