Oronozko lanbide-heziketako zentro berria eraikitzeko obrak gaur hasiko dira

0

Oronoz Mugairiko lanbide heziketako ikastetxe integratu berria errealitate bihurtzen hasi da gaur. Hezkuntza Departamentuak eta obrari ekingo dion ORONOZ aldi baterako enpresa-elkarteak zuinketa egiaztatzeko akta sinatuta, Nafarroako Gobernuak orain arte bultzatu duen hezkuntza-azpiegitura handiena gauzatzeko prozesua hasiko da. Azpiegitura horrek 21.961.543,43 euroko aurrekontu-kostua izango du, BEZa barne.