Nafarroako Gobernuak, bazkide gisa, Europako Plan4CET (Trantsizio Energetiko Garbirako Plangintza) proiektuaren azken ekitaldian parte hartu du, aste honetan bertan, Bruselan. Jardunaldiak balio izan du ondorioak, ikaskuntzak eta Europako eskualdeen eta erakundeen artean bi urte eta erdiko lankidetza-lanaren ondoren lortutako arrakasta-kasuak partekatzeko.








