Nafarroak klima aldaketaren aurrean tokiko ekintzarako konpromisoa sendotzen jarraitzen du. Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (PACES) bultzatzen dituen Alkatetzen Itunari (www.pactoalcaldias.navarra.es) atxikita dauden Foru Komunitateko 165 udalerrik 1.180 jarduera zehatz hasi dituzte azken zortzi urteetan klima-eremu horretan, eta guztira 65 milioi euroko inbertsioa egin dute.






