Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu du nekazaritzako elikagaien azoka komertzialetan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia. Departamentuak 700.000 euro emango ditu azoketan enpresa eraldatzaileen eta merkaturatzaileen presentzia finantzatzeko eta, horrela, Nafarroako produktua sustatzeko. Zuzkidura horrek % 25eko igoera dakar iazko deialdiko zuzkidurarekin alderatuta. Gainera, kopuru hori 1,2 milioi euroraino igo daiteke, eskaera gehien dagoen kasuan.








