Hainbat administrazio eta erlijiotako ordezkariek ireki dute FIVASCOren (Euskal Herriko Islamiar Fedrakundea V. Kongresua, Bilbon, «Gizartea eta erlijioa» lelopean. Horien artean nabarmentzen dira Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, Iñigo Zubizarreta Bilboko Udaleko Giza Eskubideen eta Bizikidetzako zinegotzia, Aziz Messaoudi FIVASCOko presidentea, Maixabel Albizu Ellacuria Fundazioko zuzendaria edo Kerman López Bizkaiko elizbarrutiko bikario nagusia.
«Erlijioaz hitz egitea ez da fedeaz hitz egitea bakarrik; gizarteaz eta gure erantzukizun partekatuez hitz egitea ere esan nahi du. FIVASCOn elkartzearen eta gizarte kohesionatuago batekiko konpromisoaren alde egiten dugu. Entzute aktiboaren bidez hesien ordez zubiak eraiki ahal izateko espazio bat ireki nahi dugu»azaldu du Aziz Messaoudik.
«Euskal administrazioen eta komunitate islamiarraren arteko elkarrizketa etengabea izan da eta da. Entzuteko eta parte hartzeko harreman horren ondorioz, aurrera egitea lortu dugu, euskal komunitate islamiarraren beharrak antzemateko eta Euskadin erlijio-aniztasuna bermatzeko konpromisoetan. Eskerrak eman nahi dizkiot FIVASCOri integrazioaren eta bizikidetzaren alde egindako lanagatik; diskriminazioaren aurkako borrokan aliatu bat zarete. Bakeari baietz esateko ordua da «azaldu du Nerea Melgosa sailburuak.
Maixabel Albizuren hitzetan, erlijioen arteko elkarrizketa funtsezkoa da bizi garen Euskadi hau eraikitzeko. Gaineratu du elkarrizketa hori eta batzeko asmoa jarduketarako deia dela eta gizartearen eraikuntzan kokatzeko errealitatea dela. «Bizitzari sakontasuna ematea ezinbesteko alternatiba da mugimendu bortitzei aurre egin ahal izateko, eta horregatik da hain garrantzitsua elkarrizketa», azaldu du Albizuk.








