Barakaldarrek gaurtik aurrera Karmenak jaien hurrengo edizioa irudikatzeko kartela aukeratu dezakete. Epaimahaiak Barakaldoko jaiak hobeto irudika ditzaketen proposamenak aukeratu ditu, kasu honetan sei izan direla. Proposamenak Gurutzetako eta Clara Campoamorreko gizarte etxeetan eta Barakaldoko Udalaren Facebook orrian ikus eta bozka daitezke. Bozketa ekainaren 7ra arte egongo da zabalik.
Jolin eta Deabru, Barakaldoko maskotak, adituen epaimahaiak hurrengo Karmenak ordezkatzeko hautagai gisa aukeratu dituen proposamenetan izango dira berriz ere. Oraingo honetan, ordea, beste elementu eta pertsonaia batzuk errepikatzen hasi dira, jai-kartelen proposamenetan ezinbesteko bihurtu direnak: udal erraldoiak eta Barakaldoko eraikin esanguratsuen siluetak. Aurten ere, proposamen batzuen originaltasuna nabarmentzen da, formatu berritzaileagoak sortuz, klasikoagoak diren beste batzuen aldean.
Bozkatzeko era aurreko urteetakoa bezalakoa da. Zazpi egun natural prestatuko dira – Ekainaren 1etik, astelehena, 7ra, igandea – barakaldarrek euren lehentasunak erakutsi ahal izateko. Horretarako, Gurutzetako zentro zibikora edo Clara Campoamorrera hurbildu ahal izango dira, eta han, hautestontzi baten ondoan, botoak emango dira.
Halaber, auzotarren bozketa online erraztuko da. Udalaren Facebookeko orri ofiziala -barakaldo.barakaldokoudala-. Bertan, kartelak erakutsiko dituen atal bat prestatuko da. Botoa emateko nahikoa izango da «atsegin dut» botoia sakatzea. Irabazlearen hautaketa herritarren parte-hartzearen %50ean eta Udal Jai Batzordearen bozketaren beste %50ean egongo da.





