Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak harrera egin die ostegun honetan Esther Iraizoz, Sara Marcotegui, Sandra Moreno eta Gorka Ibañezi; hau da, Down Navarra erakundeko eztabaida-taldeko kideei eta desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako ‘Nik badut iritzia’ eztabaida-liga nazionaleko txapeldunordeei. Topaketan, Chivitek nabarmendu nahi izan du “hitzek errealitatea eraldatzeko gaitasuna” dutela, eta “botere-modu bat ez ezik, askatasun-modu bat ere” badirela.

