Nafarroako Gobernuak gaur adierazi duenez, ados dago Nafarroako Errepideen inguruko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea aldatzeko foru-legearen proposamena kontuan hartzearekin, errepideen ondoko bizikleta-bideak edo txirrindulariek eta oinezkoek erabiltzekoak esplizituki sartzeko eremu funtzional eta horiei zerbitzua emateko gune gisa. Proposamena Contigo Navarra–Zurekin Nafarroa, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek sustatu dute.




