Foru Ogasunak 271,5 milioi euro itzuli ditu 2025eko Errenta Kanpaina ixteko

0

2025eko Errenta eta Ondarearen Kanpaina joan den ostegunean, ekainak 25, amaitu zen, 530.490 zergadunen 393.299 aitorpenen aurkezpenarekin; hau da, aurreko kanpaina baino %1,6 gehiago. Horrela jakinarazi dute astearte honetan prentsaurrekoan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Jose Luis Arastik eta Ogasuneko zuzendari kudeatzailea den Oscar Martinez de Bujandak.