Igandero erromeriak izango dira Zarautzen

0

Zarauzko Udalak antolatuta, laugarren urtez, uztaila eta abuztuan zehar, igandero erromeriak izango dira Zarautzen. Igande honetatik bertatik hasita, astero dantzatzeko aukera izango da igande arratsaldeetan (19:30) Musika Plazan.

“Lau urte dira jada udako erromerien programazio berezi hau antolatzen dugula. Erromeriak euskal kulturaren eta nortasunaren elementu garrantzitsuak dira eta, aurreko edizioetan ikusi dugun bezala, zarauztarrak gogoz biltzen dira Musika Plazan trikiti doinuekin dantzatzeko. Gonbidatuta zaudete denak igandero Musika Plazan sortzen den giro ederraz gozatzera”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.

Hauek izango dira datozen bi hilabetetan Musika plazan izango diren erromeriak:

UZTAILA

Uztailak 5 -> Ansorregi eta Larrañaga.
Uztailak 12 -> Gorka Valdes, Alaitz Roteta eta Ainara Saizar.
Uztailak 19 -> Miren, Agur, Arkaitz eta Maddalen.
Uztailak 26 -> Lurdes Alkorta, Zabale eta Lutxurdio.

ABUZTUA

Abuztuak 2 -> Garixe, Lanberri eta Aldalur.
Abuztuak 9 -> Laja, Izer eta Alabier.
Abuztuak 23 -> Elustondo anai-arrebak.
Abuztuak 30 -> Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi.

​​​​​​​