Nafarroako Gobernuak gaurko egunean zehar mezu bat bidaliko du telefono mugikorretara ES-ALERT sistemaren bidez, bete beharreko jarraibideak helarazteko eta, horrela, eklipseari lotutako egoeretan segurtasuna babesteko, besteak beste, baso-suteen prebentzioa eta segurtasunez ,mugitzea. Jakinarazpena nafarrentzat zein gertaera astronomikoa dela eta Nafarroa bisitatzen ari direnentzat da, eta zehazten du ezingo dela surik egin, baso-pistetan ibili, bazterbideetan geratu eta gaitutako guneetatik kanpo aparkatu.




