Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari atxikiak, 2026rako 14 Prestakuntza eta Enplegu Programa Integraturen eskaintza argitaratu du. 1.843.398,55 euroko aurrekontuarekin, ekimen hau 2026ko irailaren 14tik 2027ko irailaren 30era bitartean garatuko da. Astearte honetatik aurrera, irailak 1, zabalik dago hiru hilabeteko kontratuak bermatzen dituzten ekintza horietan izena emateko epea.






