Zabalik dago Nafarroako Gazteriaren Institutuaren deialdia, gazteriaren arloko GRAL-MAL onenak saritzeko

0

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) ireki du Nafarroako gazteriaren arloko unibertsitate-ikasketa amaierako lan onenen sarien seigarren edizioa, bai gradu amaierako lanentzat (GRAL), bai master amaierako lanentzat (MAL). Sari horiek aitorpen bat dira, eta xede dute gazteria sustatzen laguntzea ikerketaren ikuspegitik, gizartearen arazoei aurre egiteko.