Industria berriztagarriaren aldeko konpromisoaren eta defentsaren parte gisa, Nafarroak beste urte batez parte hartuko du WindEnergy Hamburg-en, sektore horretako nazioarteko azoka nagusian, irailaren 22tik 25era Hanburgon (Alemania). 100 herrialdetako 43.000 profesional baino gehiago biltzen ditu ekitaldiak, eta energia eolikoaren esparruan negozio, lankidetza eta ezagutza aukerak sortzeko nazioarteko topagune nagusietako bat da, Nafarroarentzat funtsezkoa den industria sektoreetako bat.




