Hezkuntza Departamentuak Mutiloan dagoen haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa handitzeko proiektua idaztea agindu du. Ikastetxeak lau ikasgela berri izango ditu, bi beheko solairuan eta bi goikoan, eta, horrela, erantzun egingo dio azken urteetan ikastetxe horrek izan duen eskolatze-eskari, zeina gero eta handiagoa den.
Irulegi ikastetxea 2020an eraiki zen, eta hogei talderentzako matrikulazio-aurreikuspenaren arabera dimentsionatu zen. Hala ere, azken urteotako eskari handiagoaren ondorioz, ezinbestekoa izan da handitzea. Gaur egun, D ereduko 443 ikaslek ikasten dute ikastetxean; 2021-2022 ikasturtean, berriz, 338 ikasle ziren. Gainera, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditu.
Handitze-proiektua urtea amaitu baino lehen idatziko da, eta obrak 2027. urtean zehar egingo dira.








