Osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimenduan lan egiten duen adituen batzordeak, 24/2022 Foru Legearen babesean sortu zenak, sexu abusuen 16 biktima aitortu zituen 2025ean. Batzordeko kideek iaz beren lana azaltzeko Parlamentuan egindako agerraldi batean azaldu dutenez, 2025ean 23 espediente hasi ziren, eta horietatik 16 aitorpenekin amaitu ziren, eta 7k balorazio prozesuan jarraitzen dute. Gainera, beste 16 eskabide daude izapidea hasteko zain.








