Cabaret, Últimos nómadas, Mandarinas al sol eta Somak, Hiriko Soinuak lehiaketaren zortzigarren edizioko irabazleak

0

Cabaret (sari nagusia), Últimos nómadas (Barakaldoko artistarik onena), Mandarinas al sol (BBK-Berdintasun saria) eta Somak (euskarazko artistarik onena) izan dira Barakaldoko Udalak, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, sustatutako Hiriko Soinuak lehiaketaren zortzigarren edizioko irabazleak.

Finala joan den larunbatean, irailak 26, ospatu zen Barakaldoko San Bizente parkean eta 550 pertsona inguru bertaratu ziren. Bederatzi artista aritu ziren: Cabaret, Norman Bates eta Silkat, kategoria nagusiko finalistak; Larss, Soporte Vital Básico eta Últimos nómadas, Barakaldoko artistarik onenaren kategoriako finalistak; eta Lova Lois, Mandarinas al sol eta Xendra, BBK-Berdintasun sariko finalistak. Emanaldiak amaitzean, eta epaimahaiaren deliberazioaren ondoren, kategoria

horietako irabazleen izenak jakinarazi ziren, baita euskarazko artista onenaren sariaren irabazlearena ere, Somakena, alegia.

Cabaret, Basaurin jaiotako eta Basauri, Amorebieta-Etxano eta Gernikako kideak dituen rock laukotea da. Últimos nómadas, Barakaldo, Sestao eta Portugaleteko kideak biltzen dituen banda da, Josu Bernaola musikariaren eta Álex de Benito ekoizlearen elkarlanaren emaitza. Mandarinas al sol, joan den ekainean ‘Zumo de Jarana’ izeneko euren lehen EPa kaleratu zuen seikote bilbotarra. Eta, azkenik, Somak Mungia, Bilbo eta Durangoko lau gaztek osatzen duten taldea da. Iragan apirilean ‘Lekuko bakarrak’ argitaratu zen, euren lehen disko luzea.

Saritutako lau proposamenak urriaren 23an eta 24an Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak doako jaialdian arituko dira. Somak eta Cabaretek Toundra eta Viva Belgrado taldeekin partekatuko dute eszenatokia (ostirala, hilak 23) eta Últimos nómadas eta Mandarinas al solek, The Baboon Show eta Nuevo Catecismo Católicorekin (larunbata, hilak 24). Lerro hauen azpian, emanaldi bakoitzaren ordutegiak zehaztu ditugu.

HIRIKO SOINUAK 2026 FESTIBALA

Herriko plaza, Barakaldo (estalitako karpa) – Doan

  • Ostirala, urriak 23
    • 19.30 Somak
    • 20.10 Cabaret
    • 21.00 Viva Belgrado
    • 22.30 Toundra
    • 0.00 Bukaera
  • Larunbata, urriak 24
    • 19.30 Últimos nómadas
    • 20.15 Mandarinas al sol
    • 21.00 Nuevo Catecismo Católico
    • 22.30 The Baboon Show
    • 0.00 Bukaera

Herriko plazako kontzertuez gain, Hiriko Soinuak lehiaketako gainerako sariak honako hauek dira:

  • Cabaret (kategoria nagusiko artista onena)
    • Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan
  • Últimos nómadas (Barakaldoko artistarik onena)
    • Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan
  • Mandarinas al sol (BBK-Berdintasun saria)
    • 4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
  • Somak (euskarazko artistarik onena)
    • 4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.

Informazio gehiago: