jueves, mayo 1, 2025
Inicio Blog Página 16
Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien zuzendaria, Bigarren Mundu Gerrako Biktimen Ohorezko Monumentuan egindako ekitaldian izan da, Strašnice errausketa-labearen esparru historikoan. Zeremoniaren helburua Hradischko kontzentrazio-esparruan exekutatu zituzten milaka pertsonei omenaldia egitea izan da, horien artean espainiar eta euskal herritarrak, baita František Suchý errausketa-labearen administratzaile ohiaren eta haren semearen ausardia aitortzea ere....
Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publikoetan Adimen Artifiziala erabiltzeari ekin dio eta IA sistemek erabilitako algoritmoen katalogo bat garatu eta argitaratu du. Katalogo hori zabaltzen joango da, administrazio publikoan Adimen Artifizialeko algoritmo berriak txertatu ahala, zerbitzu publikoak indartzeko helburuarekin. Adimen Artifizialaren erabilera arduratsua administrazioa sinplifikatzeko eta arintzeko urrats bat gehiago da, teknologia pertsonen zerbitzura...
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Ceit enpresak Ibaetan (Donostia) duen egoitza bisitatu du, ikerketa aplikatuan eta teknologia enpresetara transferitzen erreferentea den zentro teknologikoaren instalazioak bertatik bertara ezagutzeko. Ignacio Martín presidente korporatiboak, Eduardo Ayesa presidente exekutiboak eta Juan Meléndez zuzendari nagusiak egin diote harrera sailburuari, eta baita Paloma Grau...
Alokairuaren prezioen igoerak, lan-merkatuaren prekarizazioak eta erabilgarri dagoen lurzoruaren eskasiak markatutako testuinguru batean, Eusko Jaurlaritzak —Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren bitartez eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan— azterketa sakon bat aurkeztu du. Azterketa horrek fokua lankidetza publiko-pribatuan jarri du, etxebizitza eskuragarrien defizitari egiturazko erantzuna emateko beharrezko bide gisa. Dokumentuak sakon aztertzen ditu lankidetza publiko-pribatuaren egungo...
Esku hartzearen ondorioz, 1.800 metro lineal egokitu dira eta pasabide bat eraiki da ibilbidea Nerbioi ibaiarekin gurutzatzeko Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak aurrera egin dute Nerbioiko Parke Linealeko bide berdea osatzen duten tarteak eraikitzean Aiarako eskualdean, eta Urduña eta Delika lotzen dituen beste bat gehitu dute. Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatu...
Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaria den Asier Aranbarrik parte hartu du apirilaren 16an Parisen egiten ari den ELGAren Urban Days nazioarteko ekitaldian, 2025eko apirilaren 14tik 17ra bitartean. Zehazki, Aranbarrik «GJHak martxan: hiri eta eskualdeetako eragin-istorioak» izeneko saioan hartu du parte, eta bertan Euskadik Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) lurralde-garapenari...
Eusko Jaurlaritzak sustatutako betiON telelaguntza aurreratuko zerbitzu publikoak beste langa bat gainditu du: 80.450 erabiltzaile erregistratu dira 2025eko apirilaren 9an. Kopuru horrek zerbitzuaren etengabeko hazkundea sendotzen du, martxoa 80.175 erabiltzailerekin itxi baitzen. Instalazioak handitzea, hazten jarraitzeko Kalitatezko arreta bermatzen jarraitzeko eta eskariaren hazkundeari erantzuteko, betiON zerbitzuak Bilboko bulego nagusiak handitu ditu, 800 metro...
Gainera, Donostiako, Eibarko eta Legazpiko udalak sartu dira deialdi bateratuan parte hartzen duten udalerrien zerrendan, eta beste 7 plaza eskaintzen dituzte euren udaltzaingoetarako. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak erabaki du maiatzaren 14ra arte, asteazkena, luzatzea Euskal Poliziako oinarrizko eskalan sartzeko EPEn izena emateko epea, Donostiako, Eibarko eta Legazpiko udalak prozesu bateratuan beste...
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024ko Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planaren ebaluazioari buruzko azken txostena argitaratu du, eta argi geratu da aurrerapen handiak izan direla Berotegi Efektuko Gasen emisioen murrizketan eta erresilientzia klimatikoan, nahiz eta azpimarratu duen energia berriztagarrien  instalazio berrien ezarpena bizkortzeko beharra dagoela. Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planak helburu handinahiak ezarri...
Nafarroako lehendakari Maria Chivite Navascuesek gaur eguerdian sinatu du Frantzisko aita santuaren heriotzagatik gauerditik Foru Erkidegoan dolu ofiziala ezartzen duen dekretua. Ondorio horietarako, Nafarroako bandera haga erdian egongo da eraikin publiko guztietan hiru egunetan, apirilaren 24ko 23:59ak arte.