Osasun Sailak bere babesa erakutsi die euskarari eta Euskaraldia ekimenari

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskaraldiarekin duen konpromisoa erakutsi du, eta euskararen erabilerari babes irmoa ematen dio arlo instituzionalean eta sozialean. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, aurtengo edizioan «belarriprest» denak, erabateko konpromisoa agertu du euskararekin, eta osasun arloan lan egiten duten pertsonei euskara erabiltzeko deia egin die, «euskarak batzen gaituelako, osasunak batzen gaituelako. Ni ere euskararen alde «.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuorde Lore Bilbao, aurtengo edizioan “ahobizi” gisa parte hartu duena, izan da topaketaren buru, eta Osasun Saileko langileek parte hartu dute.

Euskaraldiaren helburua euskararen erabilera sustatzea eta Euskadiko bi hizkuntza ofizialen arteko benetako oreka lortzea da. Ildo horretan, Osasun Saileko Euskara Zerbitzua ekimenarekin bat egitera animatzen ari da, beren hizkuntza-ohiturak aldatu eta ahal den guztietan euskaraz hitz egiteko.

Euskaraldiak herritar guztiak gonbidatzen ditu euskara erabiltzera, konpetentzia-maila edozein dela ere, eta jarrera aktiboa eta kontzientea sustatzen du askotariko eremuetan, besteak beste, lanean, gizartean, kirolean edo erakundeetan.

Aurtengo edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era garatzen  ari da, “11 egun euskaraz” goiburuarekin. Aurreko edizioetan bezala, Osasun Sailak modu aktiboan parte hartzen du, eta ekimen sozial eta linguistiko honetan duen inplikazioaren abiapuntu sinbolikoa da egungo familia-argazkia.

Aurtengo edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era garatuko da, “11 egun euskaraz” goiburuarekin. Aurreko edizioetan bezala, Osasun Sailak modu aktiboan parte hartzen du, eta ekimen sozial eta linguistiko honetan duen inplikazioaren abiapuntu sinbolikoa da egungo familia-argazkia.