Barneko, Funtzio Publiko eta Justiziako Departamentuak, Bareneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Segurtasun eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa urbanizatzeko proiektuaren idazketaren eta obren zuzendaritza fakultatiboaren lizitazioa argitaratu du. Zentroa Sanquin inguruan kokatuko da, Eguesibarrarekin mugakide den Aranguren Ibarreko eremu batean, Iruñeko Ekialdeko Errondaren ondoan. Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 11ra arte egongo da indarrean, egun hori barne.