Donostiak klima-aldaketari buruz duen pertzepzioari buruzko ikerketaren emaitzak

0

Cristina Enea fundazioak egindako azterlan batek xeheki aztertzen ditu herritarrek fenomeno global horri buruz eta horrek hirian dituen ondorioei buruz dituzten pertzepzioak

Donostiako biztanleen % 84,4k uste du klima-aldaketa arazo larria dela, eta lautik batek arriskuarekin, kezkarekin eta etorkizunera begira ondorio larriak ekarriko dituen arazo batekin lotzen du. Cristina Enea fundazioak egin eta asteazken honetan udaletxean aurkeztu duen Donostiarrek klima-aldaketaren inguruan duten pertzepzio sozialaren inguruko ikerketak jasotzen dituen datuetako batzuk dira horiek.

Ikerketa

  • Ikerketa horren xedea da donostiarrek klima-aldaketaren inguruan dituzten pertzepzioak aztertzea inkesta-prozesu baten bidez.
  • Azterlana 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 14ra bitartean egin zen, telefonoz, Gipuzkoako hiriburuan finkatutako 18 urteko edo gehiagoko 400 pertsonak osatutako lagin bat oinarritzat hartuta.

Ondorio nagusiak

  • % 25,3k dio klima-aldaketari buruz hitz egiten entzuten duenean burura datorkion lehen gauza dela hori errealitate bat, arrisku bat, kezka bat eta etorkizunera begira ondorio larriak ekarriko dituen arazo bat dela.
  • 13k klima-aldaketa eguraldi-aldaketarekin, muturreko tenperaturekin, eguraldi eroarekin eta urtarorik ez izatearekin lotzen du.
  • 10,3k klima-aldaketa zuzenean lotzen du kutsadurarekin (ibilgailuak, itsasoa, airea…).

Iñigo García Ingurumeneko zinegotziak emaitza horien garrantzia azpimarratu du: «Herritarrak argi eta garbi esaten ari zaizkigu klima-aldaketa benetako eta gertuko kezka dela. Gure betebeharra da asmo handiko politika eraginkorrekin erantzutea, Donostiako erresilientzia indartzeko eta pertsonak ekintza klimatikoaren erdigunean kokatzeko. Azterlan honek oinarri sendoa eskaintzen digu norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko eta gizartearen eskaerekin eta erronka globalekin lerrokatutako udal-estrategia bat finkatzeko».

Txostenak eskuragarri dago Cristina Enea fundazioaren webgunean (www.cristinaenea.eus).