Izaro Mariezkurrenak irabazi du Zarauzko Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketa

0

Izaro Mariezkurrena pasaitarrak irabazi du Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguneko (M8) kartel lehiaketa. Ilustratzaile gipuzkoarrak epaimahaiaren saria irabazi du, 600 eurokoa, «Elkarrekin loratuz» lanarekin.

Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotzi eta kartel lehiaketako epaimahaiburuak azaldu duenez, «Izaroren lanetik, sororitatearen eta aniztasunaren isla nabarmentzen dugu, Emakumearen Nazioarteko Egunaren espirituak izan behar duenaren erakusgarri».

Bestalde, Emakumeen* Etxearen Facebook kontuaren bidez bozkatu den eta 200 €-ko saria duen Publikoaren Saria Gasteizko Esti Irisarrik eskuratu du, «Berdintasuna askeren bidez» proposamenarekin.

Guztira 37 proposamen aurkeztu dira kartel lehiaketa honetara eta guztiak martxoaren amaierara arte egongo dira ikusgai Emakumeen* Etxean.