Arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua osatzeko deialdia zabaldu du Hondarribiko Udalak

0

Proiektuaren baitan, arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua argitaratuko dira, eta, gainera, bisita gidatuak ere antolatuko dira.

Ortzi Alonso kultura zinegotziaren arabera, “helburua da Hondarribiko sormen-ekosistema ikusgarri egitea, arte espazioen presentzia indartzea eta herritarrei zein bisitariei informazio eguneratua eskaintzea”.

Arte guneek honako datuak bidali beharko dituzte martxoaren 30a baino lehen:

  • Espazioaren izena
  • Argazki bat (kanpoaldekoa, barrualdekoa edo logoa)
  • Helbidea
  • Arduradunaren izena
  • Kontaktua (emaila eta telefonoa)
  • Webgunea (badagoen kasuan)
  • Sare sozialak
  • Espazioaren deskribapen laburra (5–10 lerro: zer eskaintzen duzuen, jarduerak, ordutegiak…)
  • Zerbitzu osagarriak (tailerra, erakusketa-aretoa, bisita gidatuak, tailerrak, denda…)

Halaber, baimen-orria sinatuta bidali beharko da, datuak eta irudiak webgunean eta proiektuarekin lotutako euskarrietan argitaratzeko baimena emateko. Dokumentuak eta baimen-orria maddalen.arte.gunea@gmail.com helbidera bidali behar dira.