Nafarroak 2 milioi turista baino gehiago izan zituen 2025ean lehen aldiz, aurreko urtean baino %2,8 bisitari gehiago

0
Paseos en bici

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak Nafarroako turismoaren sektoreari buruz ezagutzen diren azken datuak partekatu ditu asteazken honetako Gobernu Bilkuraren ostean egindako prentsaurrekoan. Hala, nabarmendu du Komunitateak lehen aldiz gainditu dituela establezimendu turistikoetan ostatu hartutako bi milioi bisitariak, 2.009.885 guztira, hau da, %2,8ko igoera 2024arekin alderatuta.