Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak ere parte hartu du. Enpresaren aldetik, bertan izan dira Beatriz Corredor presidentea; Miriam Aguilar Muñoz, Harreman Instituzional, Komunikazio eta Lurraldeko zuzendari korporatiboa; eta Antonio González Urquijo, Euskadiko eskualde-ordezkaria.








