Nafarroako Foru Komunitateko enpresa eta profesionalek Nafarroan ekoitzi eta estreinatutako zuzeneko arte eszenikoen eta musikalen ikuskizunak ekoizteko laguntzen deialdia argitaratu berri du Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak NAOn. Horretarako 316.255 euro bideratu ditu, eta eskaera egiteko epea ekainaren 4ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.








