Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoak amaiera eman dio Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuan Hezkuntza Departamenduak egindako zenbait jarduerari buruzko ikerketa-prozedurari. Era horretan, zehaztu du jarduera horiek zuzenbidearekin bat etorri zirela LHko ikastetxe horretako zuzendaria izendatzerakoan, eta, irakasle bat kontratatzeari dagokionean, ez dela ikusten Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko araudia bete ez denik.






