Nafarroako Gobernuak irisgarritasun unibertsala sendotu du eraikinetan, garraioetan, hiri eta natura espazioetan eta teknologia berrietan. Foru Exekutiboko 13 departamentuak irisgarritasuna artatzeko moduan kultura-aldaketa sortzeko prozesua jorratzen ari dira, pertsona guztien aukera-berdintasuna, autonomia eta gizarteratzea sustatzeko bide gisa, desgaitasunen bat izateagatik zailtasun handienak dituztenei bereziki erreparatuta.




