Nafarroako Gobernuak sexu- eta genero-aniztasunaren balioa eta berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko beharra aldarrikatu du LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren aurrean

0

‘Aniztasunean harro. Desberdintasuna ospatu, berdintasuna aldarrikatu’ LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Nafarroako Gobernuak abiatutako kanpainaren leloa da. Mezu horrekin, Foru Gobernuak aniztasunaren balioa eskatzen du, eta pertsona guztiek askatasunean eta berdintasun-baldintzetan bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen du, ezarritako muga edo kategorietatik harago.