Kuartangok Basque Segurtasun Foroaren azkenaurreko bilera hartu du

0
  • Topaketan Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Kuartango, Iruña Oka, Lantaron, Legutio, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Añana, Zigoitia, Zanbrana eta Zuiako udalerrietako 25 tokiko eragile inguruk parte hartu dute.

Basque Segurtasun Foroak bere azkenaurreko bilera egin du gaur arratsaldean Kuartangon, Añanako eta Gorbeialdeko Arabako eskualdeetako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-esparruetako 25 ordezkari ingururekin. Talde-dinamika parte-hartzaile baten bidez, inguruko egungo eta etorkizuneko segurtasun-erronkei aurre egiteko hobekuntza-proposamenak eta esperientziak partekatu dituzte, besteak beste, prebentzioaren, larrialdien kudeaketaren, zibersegurtasunaren, bide-segurtasunaren eta bizikidetzaren arloetan.

Foroaren topaketa honetan parte hartu dute Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak; Iñaki Gurtubai Arabako Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak; Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Kuartango, Iruña Oka, Lantaron, Legutio, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Añana, Zigoitia, Zanbrana eta Zuiako udalerrietako ordezkari instituzionalek; Añanako eta Gorbeialdeko Kuadrilletako tokiko eragileek; administrazio-batzarrek; Ertzaintzako arduradunek; Babes Zibilak; eta inguruan errotutako beste elkarte batzuek.

Euskadi osoan garatzen ari den prozesu parte-hartzailea

Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hogeita hamabigarren bilera izan da, aurretik honako eskualde eta eremu hauetan egindako topaketen ondoren: Tolosaldea, Durangaldea, Arabako Lautada, Txorierri, Hernanialdea, Urdaibai, Urola Garaia, Uribe Kosta, Urola Erdia, Vitoria-Gasteiz, Ibaizabal, Bidasoa, Mungialdea, Goierri, Debagoiena, Meatzaldea, Arabako Errioxa eta Mendialdea, Oarsoaldea, Bilbao, Aiaraldea, Urola Kosta, Lea-Artibai, Ezkerraldea, Debabarrena, Enkarterri, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia; horrez gain, gazteekin ere topaketa bat egin da.

Basque Segurtasun Foroa segurtasunari buruzko diagnostiko partekatua ikuspegi integral batetik eraikitzeko prozesu parte-hartzailea da. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek elkargune bat izango dute kezkatzen dituzten segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko.

Gaur Kuartangon egindako topaketaren ondoren, hurrengo bilera, eta azkena, ekainaren 25ean, ostegunean, izango da, Donostian.