Nafarroako Gobernuak gaur adierazi duenez, ados dago Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duen Foru Legearen proposamena aintzat hartzearekin. Proposamen hori Contigo Navarra–Zurekin Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek bultzatu dute, alokairuko etxebizitza babestuak modu iraunkorrean blindatzeko helburuarekin, alokairu edo alokairu eskuragarriko erregimenean kalifikatutako etxebizitza babestuak behin betiko kalifikatu zirenetik 21 urte igaro ondoren saltzeko aukerarik izan ez dadin, gaur egun ezarrita dagoen moduan.







