Nafarroako Gobernuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren bidez eta Gobernuaren Ordezkaritzarekin batera, gaur eguerdian amaitu du Tafallan lehen bilera-txanda, eklipse osoa behatzeko gune ofizial bihurtu diren udalerriekin segurtasuna koordinatzeko. Eklipsea abuztuaren 12an ikus ahal izango da Foru Komunitatearen zati batean. Bilera horien helburua izan da, tokiko erakundeekin batera, lankidetza-erantzun bat diseinatzea jendetzaren eta gerta litezkeen larrialdi-egoeren aurrean, tartean, baso-suteak, ekaitzak eta haize gogorrak, besteak beste.








