Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak Arazuriko Hondakin Uren Araztegian burututako hobekuntzen aurkezpenean parte hartu du gaur. Lan horietarako 8 milioi euroko aparteko inbertsioa egin da azken bi urteetan. Era horretan, arazketa-prozesuen hobekuntza aurreratua, sortutako lohien birziklapena eta eguzki-jatorriko energia ekoizpena landu dira. Inbertsio horiei esker, uren zein lohien lerroa indartu da eta instalazioa baldintza tekniko eta ekologiko aurreratuenetarako prestatu da, Europar Batasunak hala eskatzen baitu.








