Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du 2026 / 2027 ikasturterako Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako irakasleak eta laguntzakoak modu masiboan kontratatzeko behar den urte anitzeko gastua egiteko nahiz aurreikusitako ordezkapenetarako kontratazioak egiteko, 209.374.616 euroren truke. Era horretan, honako hauetan behar diren langile-kopurua estaliko da: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, Hezkuntza Berezia, Bigarren Hezkuntzako institutuak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Arte-eskolak, Dantza-eskola espezifikoa eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuak.








