Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria joan den ostegunean izan zen Bertizko Jauregian, MyriamCameros Sierraren ‘Dibujos Medicina / Sendagaiak’erakusketa ikusten. Cameros Andrea ilustratzailea da, haur eta gazteen literaturan espezialista. Artistaren proposamena ikusgai izango da abuztuaren 31ra arte. Bertan, egileak ibilbide bisual bat egiten du paper gaineko marrazkietan, brodatuetan eta pieza eskultoriko txikietan barrena, eta landareekin eta animaliekin aldatzen eta nahasten diren gorputzak irudikatzen ditu.







