Tuterako Osasun Arloak osasun dispositibo berezi bat antolatu du Tuterako eta Erriberako biztanleei osasun estaldura bermatzeko 2026ko Tuterako Jaiak direla eta, hiriko osasun zentroen eta Reina Sofia Ospitaleko funtzionamendua aldatuko baita. Arreta zerbitzua, urtero bezala, profesional sanitarioen eta ez-sanitarioen taldearekin adostu da, eta laborategiko, barne-medikuntzako eta larrialdietako ospitale-zerbitzuetako eta ospitalez kanpoko zerbitzuetako errefortzuak hartzen ditu, herritarrei uztailaren 24tik 30era bitarteko estaldura bermatzeko, 112rekin koordinatuta.








