Mikropoemen gehieneko luzera sei bertsokoa izango da (izenburua kontuan hartu gabe), eta “una galería corrida de punta a punta” bertsoa eduki behar du. Zure poema euskaraz aurkeztuz gero, erabili beharreko bertsoa hau izango litzateke: «Alderik aldeko galeria luzea».
Zure poema gaztelaniaz edo euskaraz bidal dezakezu datorren irailaren 7a baino lehen.
Astelehenean, irailak 28, irabazlea eta finalistak iragarriko dira, eta ostegunean, urriak 1, solasaldi bat epaimahaiarekin eta sari banaketa izango dira.
Sariak eta epaimahaia
Poema irabazleak eta Alderik Aldeko Mikropoema Lehiaketaren I. Edizioko lau poema finalistek Punta Begoña Galerietako hainbat puntutan ikusgai izango dituzte bere poemak, irabazleak eraikinaren fatxadako leku nagusia hartuz.
Gainera, Páginas de Espuma-ren Escribir Poesía eskuliburua jasoko dute, eta aurkezpen-ekitaldian emango zaie, ostegun arratsaldean, urriaren 1ean, Punta Begoña Galerietan.
Irabazlea Bilbon Irakurri, Idatzi, Sortu ikastaroari hasiera emateko Bernardo Atxagarekin egingo den hitzaldira ere gonbidatuko dute.
Lehiaketako epaimahaia María Bengoak, Jorge Dioni Lópezek eta Idoia Carramiñanak osatzen dute.
Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.





