Eusko Jaurlaritzak Baso Suteen Arriskuagatiko Plan Bereziaren larrialdi faseren 0 egoera aktibatu du azken orduetan Lantenoko, Aiaraldeko, sutea berpiztu delako. Duela egun batzuk hasi zen sua inguru horretan eta gaur berpiztu egin da tenperatura altuen eta haizearen ondorioz.
Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak erabaki du Baso Suteen Arriskuagatiko Plan Bereziaren larrialdi faseko 0 egoera deklaratzea. Fase hau baso-sute batek edo batzuek eragindako larrialdi-egoera baten aurrean aktibatzen da. Sute horrek, aurreikus daitekeen bilakaeran, baso-izaerako ondasunei soilik eragin diezaiekenean eta tokiko edo foru-baliabideekin kontrola daitezkeenean.
Planaren fase honetan, jarraipen- eta ebaluazio-funtzioak betetzen dira, eta, hala badagokio, udal- eta foru-planetako zuzendaritzei dagozkien laguntzak emango zaizkiela bermatzen zaie.
Egoera honetan aplikatzen den Larrialdi Planaren Zuzendaritza kasuan kasuko udal edo foru agintaritzaren ardura da.
Ordu hauetan, suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute gaur Laudion berpiztutako sutea itzaltzeko.








