Lurralde Kohesiorako Departamentua aurrera doa Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeen arteko trenbide saihesbidean, lur-erauzketaren indusketa 6,4 milioitan esleituta

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, beste fase bat esleitu du Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeen arteko trenbide-saihesbidea egiteko. Obra, industrialdeetara sartzeko bideen artean (3. atea eta 4. atea) dagoen lur-erauzketaren indusketa proiektatzen duena, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, SAU enpresari esleitu zaio, 6,41 milioi eurotan (BEZa barne) eta 9 hilabeteko egikaritze-epean.