Nafarroako Gobernuak landa eremuetara hurbildu du Despopulazioaren aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legearen aurreproiektua, lurraldearen eskaerak entzuteko

0

Nafarroako Gobernuaren Herritarrei Arreta emateko Bulego Mugikorrak bere ibilbidea hasi du Foru Komunitateko hainbat landa udalerritan, Despopulazioaren aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legearen aurreproiektua herritarrei hurbiltzeko, etorkizuneko araua egiten parte har dezaten errazteko. Ekimenak parte hartzeko bost jardunaldi egitea aurreikusten du, Eratsun, Antzin, Buñuel, Sansoain eta Izaba herrietan, irailean eta urrian.