Izen-ematea irailaren 7tik 11ra izango da, biak barne, eta Udalaren webgunean edo liburutegietan bertan izapidetu ahal izango da. Helduentzako klubak liburutegi Nagusian eta San Bizenteko liburutegian burutuko dira, haurrentzakoak berriz, Arteagabeitia, Lutxana eta Gurutzetako liburutegietan garatuko diren bitartean.
Barakaldok irakurketa-klubak antolatu ditu udal liburutegietan, helduentzat zein haurrentzat. Ekimenak irakurtzera animatu nahi du, hainbat jardueraren bidez liburuei buruzko eztabaida eta gogoeta eginez. Irakurketa-klubak liburutegi hauetan egingo dira: Nagusia, San Bizente, Arteagabeitia, Lutxana eta Gurutzetan.
Liburutegi Nagusiaren kasuan, kluba helduentzat izango da. Iñigo Larroquek dinamizatuko du, 15 laguneko taldea izango da gehienez, eta hilean bi ostegunetan bilduko dira hainbat literatur titulutan sakontzeko, kasu honetan gaztelaniaz. Ordutegia 18:00- 20:00 izango da.
San Bizente liburutegiak euskarazko literatura izango du ardatz, helduei zuzendua. Bileren maiztasuna hilean ostegun batekoa izango da, 90 minutuko saioekin. Kasu honetan ere gehienez 15 laguneko taldea izango da eta Garazi Basterretxeak dinamizatuko du. Ordutegia 18:30-20:00 izango da.
Hirugarren irakurketa-kluba Arteagabeitiako liburutegian egingo da. Azalerako ipuinak, Saroa Bikandik gidatua eta 1-3 urte bitarteko haurrei zuzendua, entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate irekia izatea du helburu. Aurten bi talde egongo dira, biak 12 lagunekoak gehienez, eta hilean behin bilduko dira, asteazkenetan, 30 minutuko saioetan. Ordutegia 17:00-17:30 eta 18:00-18:30 izango da. Euskaraz egingo da.
Laugarren irakurketa-kluba Lutxanako liburutegian egingo da. La Tallertekak gidatua eta 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua, garapen kognitiboa, linguistikoa eta emozionala sustatuz, familiek elkarrrekin istorioez gozatu ahal izateko. Taldea 12 lagunekoa izango da, eta hilean behin bilduko dira, asteartetan, 90 minutuko saioetan. Ordutegia 17:30-19:00 izango da. Euskaraz egingo da.
Bosgarren irakurketa-kluba Gurutzetako liburutegian egingo da, eta 7-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Oraingoan taldea gehienez 12 lagunekoa izango da, eta hilean behin bilduko dira, asteazkenetan, 60 minutuko saioetan. Ana Apikak dinamizatuko du eta euskaraz egingo da jarduera. Ordutegia 18:00-19:00 izango da.
Izena emateko epea
Irailaren 7tik 11ra, biak barne, 5 klubetan izena emateko epea zabalduko da. Plaza libreak baino pertsona gehiagok izena emanez gero, udalerrian erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Doako jarduera da. Izen-ematea udalaren web orriaren bidez egin ahal izango da, baita udal liburutegietan ere







