Nafarroako Lantegi Eskolek 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute gaur Baluarten. Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta CNAIk antolatu dute jardunaldia, eta lau hamarkadatan milaka pertsonaren enplegagarritasuna hobetzen lagundu duen programaren ibilbidea aitortzeko balio izan du, ikaskuntza praktikoan eta esperientzia profesionalean oinarritutako eredu baten bidez. Ikasleen %87k lana aurkitzen du programa egin ondorengo lehen urtean.






