N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko obretan zubietako junturak konpontzeak trafikoari eragingo dio maiatzaren 27, 28, 29 eta 30ean, 7:00etatik 22:00etara. Jarduketak 40+900 eta 52+430 kilometro-puntuen artean egingo dira (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa).
Konponketa-lanek eragina izango dute Oronozko lotunearen ( 41+000 kilometro puntua) eta N-121-A Iruña-Behobiako 55 kilometro-puntuaren (Gipuzkoa) arteko trafikoan.
Trafikoan eragin hauek izatea aurreikusten da:
-Asteartea, hilak 27: trafikoaren desbideratzea Irungo noranzkoan (Gipuzkoa) 41*000 kilometro-puntutik NA-1210 errepidetik, Oronoz eta Narbarte zeharkatuz.
-Asteazkena, hilak 28: trafikoa Iruñerako noranzkoan desbideratzea NA-1210 errepidetik, Doneztebe inguruan.
-Osteguna, hilak 29: Sunbillako iparraldeko biribilgunetik Sunbillako hegoaldeko biribilguneraino Iruñerako noranzkoan trafikoa desbideratzea.
-Ostirala, hilak 30: N-121-A errepideko trafikoa Irunerako noranzkoan desbideratzea NA-1210 errepidetik, 51+950 kilometro-puntuan, Sunbillara sartzeko iparraldeko biribilgunean.
N-121-A errepidetik desbideratzen ez den trafikoak errei-aldaketak izan ditzake, behar bezala seinaleztatuta.