Bertizko Jaurerriko Parke Naturalak bat egingo du aurten ere ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Munduko Egunarekin, eta ostegun honetan ateak irekiko ditu lorategi historiko-artistikoa ezagutu nahi duen ororentzat. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak antolatu du programazioa, eta, horrez gain, parke naturaleko basoa ezagutzeko doako bisita gidatuak egingo dira larunbatean.