Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak konpromisoa du ikastetxeetan Adimen Artifizialaren erabilera adimentsu eta arduratsua bermatzeko, ikasleek teknologiaz jabetzeaz gain, hori modu etiko eta kritikoan erabiltzen ikas dezaten.
Euskadiko Lanbide Heziketak Adimen Artifiziala eta kontzientzia digitala irakasle zein ikasleen gaitasun digitalekin nola uztartu duen azaldu du Kuala Lumpurren UNESCO-UNEVOCek eta antolatutako “Policies for the digital transformation and integration of AI in TVET” ekitaldian.
Bridging Innovation and Learning in TVET (BILT) proiektuak ezagutza zubi global bat sortzea du helburu. Zubi-lan honek Europa, Afrika eta Asia-Ozeano Bareko Lanbide Heziketa Sistemetako interesatuei laguntza ematen die teknologia, gizarte, ingurumen eta lanbide aldaketetatik eratorritako egungo erronkei aurre egiteko.
Jo mugan dituzten erronka horien artean, Adimen Artifiziala eta Lanbide Heziketaren uztartzea da. Maiatzaren bukaeran Kuala Lumpurren (Malaysia) antolatutako ekitaldiak, Adimen Artifizialaren erabileraren inguruko politikak eta haien inplementazio praktikak elkartrukatzea eta horien inguruan eztabaidatzea izan du helburu.
Lanbide Heziketan eraldaketa digitala eta adimen artifizialaren integrazioa bultzatzeko eskualdeko politiketan eta estrategietan oinarritutako eztabaida-panel batean, honako hauek hartu zuten parte: Hego Koreako KRIVET, Australiako NCVER eta, ikuspegi europarretik, Eusko Jaurlaritzak. Hezkuntza sailak konpromisoa du ikastetxeetan Adimen Artifizialaren erabilera adimentsu eta arduratsua bermatzeko, ikasleek teknologiaz jabetzeaz gain, hori modu etiko eta kritikoan erabiltzen ikas dezaten. Hezkuntza saileko, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria den, Inge Gorostiagak jardunaldian adierazi duenez, “Inklusioa, etika eta ikasleen ahalduntzea jartzen ditugu Lanbide Heziketan Adimen Artifiziala txertatzeko prozesuaren erdigunean, teknologiei ikuspegi gizatiarra emateko helburuarekin”.
Ekitaldi honetan, Adimen Artifizialaren inguruko mundu mailako 16 praktika on aurkeztu dira BILT Poster Gallery deritzon atalean. Aurkezpenetarako aukeratutako proiektu, ikerketa eta politikak erakusten dira, bestelako gaien artean, Lanbide Heziketan teknologia digitalak eta Adimen Artifizialaren integrazioa nola lantzen ari diren azalduz. Aurkeztu diren mundu mailako 16 praktika on horien artean, Euskadiko Lanbide Heziketak Adimen Artifiziala eta kontzientzia digitala irakasle zein ikasleen gaitasun digitalekin nola uztartu duen azaldu du.