Informazio nahasiak argitaratu direnez eta hainbat komunikabidetan interesa piztu denez, Osasun Sailak honako hau argitu du:
Barrualde-Galdakao ESIko Larrialdi Zerbitzuan dagoen egoera dela eta, inplikatutako alderdi guztien ordezkariek Lan Mahai bat eratzea erabaki dute, egungo egoera gainditzeko akordioak eta mekanismoak bilatzeko.
Lan Mahaia gaur arratsaldean bertan bildu da Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren, ESIko Gerentziaren, Larrialdietako mediku espezialisten eta Ospitaleko beste zerbitzu batzuetako profesionalen ordezkariekin.
Lan Mahai honek zubiak eraikitzeko konpromisoa hartu du, desadostasunei aurre egiteko konfiantza-giroa sortzeko eta, horrela, pazienteei ematen zaien zerbitzuren jarduera normala, kalitatezkoa eta segurua, berreskuratzeko.
Ahalik eta modu eraginkor eta arinenean aurrera egiteko, talde hori osatzen duten pertsonek modu diskretuan lan egiteko konpromisoa hartu dute, mahai hori osatzen duten eragileetatik kanpoko interferentziak saihestuz eta dagokion kasuaz bestelako alderdi eta edukien esku-sartzeak saihestuz.
Horregatik, gai honi buruzko jakinarazpen oro lan-mahaian kontrastatu eta adostuko da beti.